Ortzi Egia bozeramaileak plataformaren bilakaera azaldu du, eta parkinga egiteko aukeraren harira, esan du ez dutela udalaren erantzunik jaso. Udalak disuasiorako sei parking egin gura ditu herrian, eta Mikeldikoa da aukeretako bat. Gerora, lur horretan etxeak eraikitzea ere aurreikusita dago.
Ekitaldian Herriaren Eskubideako hiru zinegotziek parte hartu dute, eta Rosa Mintegi EH Bilduko zinegotzi ohia ere bertan izan da.