Gune biosasungarria jarri dute Aurora Abasolo parkean

Aritz Maldonado 2018ko aza. 10a, 10:00

Gimnasia egiteko hainbat tresna daude, pertsona nagusiei sasoian egotea laguntzeko. 

'Duragoko, adinekoekin hiri atsegina' proiektuaren parte da ekimena. Pilar Rios Gizarte Ekintzako arloko arduradunaren berbetan, ezarritako makinariak gomendagarriak dira 60 urtetik gorako herritarrentzat, mugikortasunean eta malgutasunean lagunduko dielako. "Aparailuak helduek ariketa fisikoa egiteko diseinatuta daude, eta oso gomendagarriak dira 60 urtetik gorakoentzat, mugikortasuna hobetzen, malgutasuna handitzen eta giharrak tonifikatzen laguntzen dutelako".

Gune biosasungarria material birziklatuarekin eginiko sei elementuk osatzen dute. Guztira, 18.150 euroko inbertsioa egin du Durangoko Udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!