Aire neurgailuen sarerako inbertsioa begi onez ikusi du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2018ko aza. 9a, 16:00

Eusko Jaurlaritzak iragarri du 3 milioi euro inbertituko dituela erkidegoko aire neurgailuen sarea hobetzeko. "Aurrekontu honek konfirmatzen du gaur egun ez dagoela baliabide nahikorik herritarrak ingurumeneko kutsaduratik babesteko", esan dute oharrean.

Alderdiak airea hobetzeko neurriak eskatu ditu, eta Durangoko udalean eta Legebiltzarrean onartuak izan dira. Horregatik, ekimena fruitua ematen hasi dela dio. hala ere, "lehen pausoa" dela uste du, eta kutsadura mugak Osasunerako Mundu Erakundeak ezarritakoekin parekatzeko eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!