Durangoko eraikin publikoak energia-puntu bihurtzea aztertzen dabiltza

Markel Onaindia 2018ko aza. 8a, 09:00

Ekainean hasi eta 2019ko martxora arteko prozesuan, eraikin publikoetan energia berriztagarrien inguruko azterketa egiten dabil udala.

Helburu nagusienen artean, eraikin publikoak “energia-puntu” bihurtzea gura dute, inguruko eraikinetan energia berriztagarri edo konbentzionalen zerbitzuak sortuz eta banatuz.

Hain zuzen ere, plan hori aurkeztu du udalak aurtengo Conama sarietara. Estatuko lehiaketa da, etekin ekonomikorik bakoa, udalerrien ahaleginari balioa ematen diona. Azaroaren 16an iragarriko dituzte irabazleak, eta hile amaieran Madrilen egingo diren jardunaldietan emango dituzte sariak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!