'Margolan Itzuliak' erakusketa, Javier Novo komisarioaren eskutik

Anboto 2018ko aza. 7a, 09:00

FIG Bilbao Grabatuaren eta Paper Gaineko Artearen Nazioarteko VII. jaialdia dela-eta, Bilboko Arte Ederren museoko 37 grabatu Durangoko Arte eta Historia museora ekarri dituzte.

Javier Novo erakusketaren komisarioagaz Ideia Erreproduzitzen. Erreprodukzioaren Historia Laburra bisita gidatua egiteko aukera egongo da azaroaren 7an. "Erronka bat izan da grabatuak modu honetan aurkeztea", esan zuen Novok aurkezpenean. Zati bitan dago banatuta erakusketa. Batetik, XIX. mende aurreko lanak, eta bestetik, XIX. mende amaieratik gaur egunera artekoak. Bertan, Picassoren, Baconen eta Tàpiesen litografiak ikusi daitezke. 'Margolan Itzuliak' urtarrilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!