Alkateak adierazi du azken egunetan prentsan eztabaida sortu dela MTVko inbertsioen harira, eta horregatik, Durangoko Udalaren gastua esplikatu gura izan du. Bere arabera, 2.969 euro ipini ditu udalak; Landako Gunearen alokairua, elektrizitatea, plataformak eta lanerako makinak sartzen dira horren barruan.
Gastu hori ohikoa dela erakusteko, Irigorasek esan du zapatu honetan Landako Gunean ospatuko den Kurutziaga ikastolaren 50. urtemugarako ere 2.460 euro ipiniko dituela instituzioak, MTVkoen antzeko lanetarako.