Gotzon Barandiaran Durangon 'Hitzen Ahairea' aurkezten

Anboto 2018ko aza. 6a, 13:08

Eguenean 'Hitzen Ahairea' saiakera liburua aurkeztuko du Gotzon Barandiaranek Hitz liburudendan.

Euskaldunok zeri kantatzen diogun galdetzen du liburuaren egileak. "Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaeragaz? Zeintzuk dira gure erreferenteak?". Iraganetik gaur egunera, etorkizunera begiratuta, aldaketen gakoei buruzko hausnarketak mahai gainean jarri gura ditu autoreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!