Espaziorako bidaien negozioan dabiltzan guru bitxiak berbagai Izarra elkartearen hitzaldian

Joseba Derteano 2018ko aza. 6a, 13:09
Aurtengo otsailean SpaceX konpainiak espazioan utzitako Tesla Roadster autoa.

Udagoieneko berbaldi sortako aurrenekoa izango da.

Izarra Astronomia Elkarteak hiru berbaldi antolatuko ditu, denak Pinondo etxean eta 19:00etan hasita. Lehenengoa azaroaren 15ean izango da. ‘Sobre cohetes y sus locos’ izenburupean, garraioa aeroespazialaren negozioko guru bitxien inguruan jardungo dute, gazteleraz. Badago non aukeratua, SpaceX agentziako sortzailea den Elon Musk-etik hasita.

Bigarren hitzaldian unibertsoan aurkitu daitekeen fenomenorik misteriotsuenetakoa izango dute berbagai: zulo beltza. Gaur egun inork ez daki singularitate horren barruan zen gertatzen den. Berbaldia azaroaren 22an izango da, euskaraz.

Azaroaren 29ko azkena ilargiaren eta espazioko beste satelite natural batzuen inguruan sakontzeko erabiliko dute. Hitzaldi guztiak Izarra elkarteko kideek eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!