Ekaitz Kortazar Bizkaia Kopa Traileko txapeldun da matematikoki, lasterketa baten faltan

Anboto 2018ko aza. 4a, 18:22

Gaur jokatu dute Bizkaia Kopa Traileko zazpigarren proba, eta Kortazarrek bigarren egin du. Horrek, txapela janzteko balioko dio, abenduaren 16an Diman izango den lasterketaren faltan.

Aipagarria da Gontzal Murgoitio 17 urteko elorriarrak hirugarren postuan amaitu duela. Baita ere, Garazi Sampedro atxondarrak bigarren egin duela, eta sailkapenean ere postu horretan amaituko duela.

Sorginen Lagunak taldekoek lehen postua lortu dute gaur, eta taldekako sailkapenean bigarren geratuko dira seguruenik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!