Kulturalak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Sporting Bren aurka

Markel Onaindia 2018ko urr. 29a, 17:29
Argazkia: Luis Iturrioz

Kosta zaio baina azkenean lortu du denboraldiko lehen garaipena Durangoko Kulturalak. Tabiran jokatutako neurketan 2-1 irabazi zion zapatuan Sporting B talde asturiarrari.

Bigarren B Mailara igota, denboraldi hasiera gogorra egin zaio talde durangarrari, eta orain arte garaipenik lortu ezinda ibili da. Sporting bolada onean zetorren, aurreko jardunaldian liderrari irabazi baitzion. Baina, Kulturalak asturiarren aurrean partidu ona egin eta merezita eskuratu zituen hiru puntuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!