Iaztik, urtean zehar zazpi ibilbide gidatu antolatzen ditu Gerediagak Turismo Bulegoko eskaintzarako, eta azaroko ekimena herriko ostalari eta enpresariekin harremana eduki ondoren jaio da. Iaz Durangora etorritako 18.000 lagunetatik 6.000k audiogidak erabili zituzten herria ezagutzeko, eta 500ek parte hartu zuten Gerediagaren bisitetan. Bisita horiek indartzea da euren asmoa, eskaintzaren kalitatean jauzi bat eman guran.
Visit Durango bizi izena ipini diete azaroko bisitei. Hauetxek dira:
Azaroak 3 : Black and White Durango – ingelesez. (Esteroskopioak erabiliko dira. Argazki zaharren bidez, historian murgilduko dira)
Azaroak 10: Durango dorre puntatik – euskaraz (Santa Anako dorrera igoteko aukera. Durangoko antolakuntza arkitektonikoaz)
Azaroak 17: Durango en blanco y negro – gazteleraz (Esteroskopioak erabiliko dira. Argazki zaharren bidez, historian murgilduko dira)
Azaroak 24: Andra Mariak hitz egingo balu – euskaraz (Basilika barruko bisita, bertan jazotakoak oroitzeko.)
Horiei eta urtean zehar Gerediagak dinamizatzen dituen gainerako bisitei buruz, Turismo Bulegoko atarian topatu ahal da informazioa.