'Mirabilla Rules' saritu dute Cine Invisible nazioarteko jaialdian

Aritz Maldonado 2018ko urr. 26a, 10:27

Bideografikek ekoizturiko lana euskarazko eduki sozialen atalean saritu dute. 

Bilboko Cine Invisible jaialdiaren 10. edizioa izan da aurtengoa. Elkartasuna, bazterkeria, edota kalitatezko hezkuntza unibertsala bezalako gaiak ukitzen ditu dokumentalak. Mirabilla Rules-ek jaso duen bigarren saria da hau, izan ere, Norte-Sur Escuelas Solidarias saria jaso zuen, baita ere.

Honakoa ez da Bideografikek azken aldian jaso duen sari bakarra. Pastoreak dokumentalagaz Lekeitioko Euskal Zine Bilerako publikoaren saria lortu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!