Proiektu musikal honek txorien txioa imitatzen du. Horretarako, musika tradizionala eta garaikidea uztartzen dute. Besteak beste, François Rossé eta Mixel Etxekopar musikariek parte hartzen dute. Miguel Zeberiok zuzenduriko Cuerda Et Incarnatus orkestra ere arituko da.
2015ean aurkeztu zuten ikuskizuna lehenbizikoz, eta ordutik arrakasta handia eduki du. Txoriei grabatu ere egin zen ostean, KDan publikatzeko. "Ikuskizun berezi bat da, publiko exigentearentzat egindakoa", diote Silboberrikoek.