Balkoietan tela berdeak eskegitzea eskatu du Durangok Planto mugimenduak

Markel Onaindia 2018ko urr. 24a, 09:03

Herriko 11 elkartek bultzaturiko Durangok Planto mugimenduak etxeko balkoietan tela berdeak eskegitzera deitu du. "Durango berdeago eta herritarrekin atseginago bat dugu helburu", esan dute oharrean. Orain arte Mikeldi-Olazaraneko bizilagun askok erabili dute protesta eredu hori, auzoan aparkalekua eraikitzearen aurka. 

Euren eskariak udalak ez dituela kontuan hartzen kritikatu dute Durangok Plantokoek, eta partaidetza bideak zabaldu gura dituzte herrian. 

Gainera, eskerrak eman dituzte jaietan lortutako babesagatik. Izan ere, txupinazoan 300 zapi berde banatu zituzten, eta Reincidentes musika taldeak ere babesa eman zien. "Balantze oso baikor bat egiten dugu jaietan jasotako elkartasun adierazpengatik, naiz eta udaletxeak azokan ipinitako pankartak kendu".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!