'Zazpi senideko' taularatuko du Axut antzerki taldeak Durangon

Aitziber Basauri 2018ko urr. 24a, 09:10

Aktore bi. Anaia bi. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. 'Zazpi senideko!' artedrama taularatuko du Axut antzerki taldeak bihar, urriaren 25ean, 19:00etan, Durangoko San Agustin kulturgunean.

Ander Lipusek zuzendutako obra honek neba-arreben harremanak ditu hizpide, zazpi idazleren testuek lagunduta. Idazle horien artean Unai Iturriaga durangarra dago. Igor Elortzak aholkulari moduan jardun du.

Anaitasunarena txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitiboa. Odolekoak zein biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina, nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsi digutenean?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!