Zaleak mendeurreneko ospakizunen parte izatea gura du Durangoko Kulturalak

Joseba Derteano 2018ko urr. 19a, 18:00

Futbol klubak 100 urte egingo ditu 2019an. “Sorpresa ugari” prestatzen dabiltzala iragarri dute.

Klubeko webgunean argitaratutako gutun baten bidez, mendeurrenari begira motorrak berotzen hasi dira. “Mendeurrena ospatzeko sorpresa ugari prestatu ditugu eta horretarako Kulturalak dituen zale guztien partaidetza eskatuko da, beteranoetatik gazteetaraino… Denok gara Kultu! Bai klubean antolaketa lanetan egunero gabiltzanak, bai zaleak direnak… eta baita ez direnak ere. Guztiak gonbidatuta zaudete Kulturalaren 100 urte hauek ospatzera”, jasotzen du gutunak.

Mendeurrenera begirako ekintzak webgunean eta sare sozialetan iragartzen joango dira, apurka. “Bertan jarduerak, lehiaketak, zozketak, gertaerak eta abar aurkituko dituzue”, iragarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!