Antso Estegizen atzeko parkea auzokideekin inauguratuko du Durangoko EH Bilduk

Joseba Derteano 2018ko urr. 18a, 19:08

Auzo batzar batean irtendako eskaera errealitate bihurtu denez, Durangoko EH Bilduk beste batzar batera deitu du datorren asteazkenean parkea auzokideekin inauguratzeko eta auzoko beste arazoei buruz berba egiteko.

Parke berriaren inaugurazio herritarra datorren asteko asteazkenean, 18:30ean, izango da parkean bertan (San Frantzisko eskolan euria eginez gero). Antso Estegiz, San Frantzisko eta Juan de Itziarreko auzokideei bertaratzeko deia egin diete. Inaugurazioaz gainera, auzoan arazo diren beste gai batzuk tratatuko dituzte, hala nola, Matute plazaren egoera, aparkaleku falta, Antso Estegiz kalearen egoera...

Deialdi honetaz gainera, hurrengo aste eta hilabeteetan Durangoko beste auzo askotara joateko intentzioa dutela aurreratu dute: Aramotz, Murueta Torre/Ibaizabal, Sasikoa/San Inazio, Alde Zaharra... Datak hurbildu ahala, joango dira batzarretako egunak zehazten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!