Durangoko jaiak

Mozorrotzeko abilezia Durangoko kaleetan erakustera animatu dituzte herritarrak

Markel Onaindia 2018ko urr. 17a, 09:15

Mozorro Eguna ospatuko dute zapatuan Durangon.

Goizetik hasiko da egunari egokitutako egitaraua, 11:00etan umeei eskainita egingo duten mozorro tailerragaz. Gero, 13:00etan, umeen mozorro desfilearen txanda izango da. Desfilearen amaieran, sari banaketa egingo dute Andra Marian. Eguneko giroa berotzen joango da horrela.

Helduen desfilea
Arratsaldean, 18:30ean, helduek hartuko dute erreleboa. Madalenatik Andra Mariraino egingo dute taldekako desfilea, eta amaieran sari banaketa edukiko dute itxaroten. Udal teknikarien esanetan, sariak zozketa bidez ematen dituzte. Modu horretara, ez dago lehiarik eta "parte hartzea saritzen da".

Ekitaldi hau orain urte gutxi berreskuratu zuen udalak, eta urterik urte indarra hartzen doa. Iaz, hamabost bat kuadrillak parte hartu zuten desfilean.

Tribuen festa
Txosna batzordeak egun horretarako gaia proposatzeko ohitura izaten du, eta aurtengo ediziorako gaia tribuak izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!