Aurkarientzat ere partidu berezia izan da. Agirrezabalek Sautogaz eman zituen lehenengo pilotakadak umetan, eta Olaldek urte asko daramatza Durangoko pilota eskolan. San Faustoko frontoia lepo beteta zegoela, Sautok merezitako omenaldia jaso du. Amaieran, bere senitartekoek oroigarriak jaso dituzte. Horrela, 44 urtean zehar pilota eskolako umetxoen entrenatzaile, juntakide eta presidenteak egindako lana eskertu gura izan dute.