"Lau durangarretik hiruk ulertzen dugu euskara", gogoratu dute Ane Abanzabalegi eta Arkaitz Zarraga pregoilariek. Ildo horretatik, hiztunok aurrerapausoak eman behar ditugula gogoratu dute pregoian. Hizkuntza ohitura horiek aldatzera dator, hain zuzen, Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Izena eman daiteke dagoeneko internet bidez (euskaraldia.eus) edo eguaztenetik aurrera Artekalean zabalduko dugun lokalean. Gora San Fausto jaiak!