Ourdaybik lokal berria eta eskaladarako boulderra inauguratu zituen atzo

Joseba Derteano 2018ko urr. 11a, 12:00
Atzoko ekitaldiko irudiak (Argazkia: Ourdaybi)

Alex Txikon alpinista lemoarra eta Geu Be elkarteko kideak bertaratu ziren, besteak besteak, irekiera ekitaldira.

Landako kiroldegi zaharreko azpialdean dagoen espazio batean daude lokala eta boulderra. Ohar batean, Ourdaybi elkartekoek “dei egin” diete herritarrei “proiektuaren parte izateko eta boulderraz disfrutatzeko, elkartearen bazkide egitera”. Interesatuak helbide elektroniko honen bidez jarri daitezke hartuemanetan: ourdaybi@gmail.com.

Alex Txikon (eskuman) atzoko eklitaldian:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!