"Durangoko errekak garbitzeko asmoz hasi zen egiten erreka jaitsiera. Garai hartan, errekak oso zikin zeuden eta haiek garbitzea ekintza aproposa izan zitekeela iruditu zitzaien lehenengo erreka jaitsierak antolatu zituzten antolatzaileei", adierazi dute Ourdaybi taldeko kideek. Egun jaietako ekintzarik jendetsuenetakoa denak hasierako helburu berdinagaz jarraitzen du, errekak garbi mantentzea. "Oraindik ere, jaietako ekintza honek izaera ludikoa du. Jarduera honen bitartez erreka garbiak gura ditugula aldarrikatu gura dute", esan dute Ourdaybiko kideek.
30 urte baino gehiago dira erreka lehenengoz garbitzen hasi zirela, eta aurten urriaren 13an egingo dute Mañaria errekaren jaitsiera, San Fausto egunean, 17:00etan hasita. "Jende askok oraindik ez du kontzientzia handirik. Beraz, jendeari erreka garbien garrantziaz ohartarazten ahaleginduko gara", amaitu dute Ourdaybikoek.