Herriaren Eskubideak, Ahal Duguk eta Elkarrekin Podemosek sustatuta, Durangon eta legebiltzarrean onartu diren mozioak praktikara eramatea eskatu dute plataformakoek. "Egoera jasanezin hau ezin dugu gehiago luzatu. Zer arnasten dugun jakin nahi dugu".
Azken asteetan herritar asko izan dira sare sozialetan kexa agertu dutenak, kalean hatsa sumatu dutelako. Herriaren Eskubideak ere egoera salatu du hainbatetan, neurgailuen datuak publikatuta