Durangoko jaiak

Aniztasunaren aldeko kalejiran irtengo dira Durangoko jaietan

Markel Onaindia 2018ko urr. 9a, 09:00

Herriko 11 elkartek kultur aniztasuna aldarrikatzeko kalejirara deitu dute. Barikuan izango da, 18:00etan, Txosnagunetik -euria bada Andra Marian-. 

Jatorri, sektore eta disziplina ugaritako elkarteek bat egin dute deialdian, eta kalejira koloretsua sortuko dute. Hurrengoak dira: Aline Sitoe Diatta, Salay %100 Bilbao Durango, Andaluziako zentro kulturala, La Bodeguita del Medio Kuba, Kriskitin dantza taldea, Jaizale Durangaldeko txistulari elkartea, Durangoko trikitixa eta pandero eskola, Ginea Ekuatoriarreko Ceiba elkartea, M'Lomp, Al Nour emakumeen elkartea eta Durango Saretzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!