Deniba Konare brontzezko dominagaz itzuli da Frantziatik

Joseba Derteano 2018ko urr. 8a, 15:57

Deniba Konare brontzezko dominagaz.

Aquitaniako Ligako torneo batean parte hartu du Durango Judo Taldeko kadeteak.

Paue hirian jokatu da torneoa, asteburuan. Espainiako Kopan aurkari izango dituen judolariak hobeto ezagutzeko balio izan dio eta, gainera, brontzezko dominarekin itzuli da.

Agur Maristak ikastetxeari, 30 urteren ostean
Bestalde, Durango Judo Taldeak jakinarazi duenez, aurten ez dira Maristak ikastetxean egongo, 30 urteren ostean. Jesuitak ikastetxean jarraituko dute, eskolaz kanpoko ekintza moduan. Guztira, 140 gaztetxo dabiltza judo eskolan. “Toki aldaketak arazo batzuk dakartza, baina gaztetxoak non entrenatu ez izatetik, behin behinean toki bat bermatuta izatera aldea dago. Barkaezina litzateke judoa irakasten geratu behar izatea azpiegitura arazo batetik”, adierazi du Monica Muñoz klubeko arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!