Durangoko jaiak

Sanfaustoetako jai egitaraua

Anboto 2018ko urr. 8a, 10:17

Durangoko San Fausto jaietako jai egitaraua.

Urriak 19, barikua
09:00 “Ezagutu Durango eta bere ingurua” nagusientzako mendi ibilaldia.
Irteera udaletxe plazatik.
17:00 GURUTZE GORRIAren ate irekien jardunaldiak Ezkurdin. Simulazioa 19:00etan.
17:00 San Fausto VII. Padel txapelketako final-aurrekoak Landako kiroldegian.
18:00 Tortilla txapelketa txosnagunean. 20:00etan sari banaketa.
18:30 “Danok dantzara” L´ATELIERegaz. Break dance, funky eta hip-hop tailer parte-hartzaileak eta erakustaldiak Ezkurdin.
18:30 DJ Itsua txosnagunean.
19:30 Kalejira BATUKANDRAgaz Alde Zaharretik.
20:00 Ekialdeko dantzen erakustaldia KHUZAYMA elkarteagaz Ezkurdin.
21:00 Kontzertua EIR BAND taldeagaz Goienkalean.
22:00 CHICAS DE LA HABANA musika latinoa kontzertua Andra Marian.
22:00 Kontzertua txosnetan: DISCÍPULOS DE DIONISOS, LOS COSMÉTICOS eta THE RIFF TRUKERS.
22:30 Bertsolariak San Agustin Kultur Gunean

Urriak 20, zapatua
7:00  Diana txistulariekin.
7:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
09:00 San Fausto VII. Padel txapelketako final-aurrekoak Landako kiroldegian.
10:30 Xake txapelketa federatu eta federatu gabeentzat Ezkurdin.
11:00  Nekazaritza azoka Ezkurdin.
11:00 Umeentzako mozorro tailerra Andra Marian.
12:00  Kalejira txistulariekin.
12:00  Kalejira trikitilariekin TXIRI TXIRI taldearen eskutik.
12:00  Patata tortillaren XI. txapelketa Landako Gunean.
13:00 Haurren mozorro-desfilea eta sari banaketa Andra Marian.
14:30 Elkartasun bazkaria txosnagunean.
16:00-19:00  Haur eta nagusientzako puzgarriak Ezkurdin.
17:00  Akrobaziak JUAN PALOMOgaz Ezkurdin.
17:00 Animazioa trikitixagaz pertsona nagusien egoitzetatik.
17:30 Errekortarien erakustaldia (jauziak, uztaiak sartzea eta izkin-egitea) zezen plazan. Ondoren, bigantxak.
18:30 Taldekako mozorro desfilea Madalenatik Andra Mariraino. Amaieran sarien zozketa.
18:30 Kalejira SUGARRI fanfarreagaz Madalenatik.
19:00 Gizonezkoen saskibaloi partidua Landako kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – LBC COCINAS.COM.
20:00 Musika Andra Marian: DJ LEA eta DJ BLESSIVE
21:00 Zezen suzkoa Ezkurdin.
21:30 Animazioa Alde Zaharretik GHANAKO TXARANGAgaz.
22:00 Kontzertua txosnetan: ANEGURIA, EZETAERRE eta KULTO KULTIBO.
22:30 FITO taldeari tributua WILLSON & WILLSONETIS bandagaz Andra Marian.
23:00 VULCANO orkestra Ezkurdin.
00:00–03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa eta AI LAKET zerbitzua Txosnagunean.
Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.

Urriak 21, domeka
7:00 Diana txistulariekin.
7:30  Zezenak Dira dultzaineroekin.
10:00 Nesken San Fausto VII. Padel txapelketako finala Landako kiroldegian.
11:00 Mutilen San Fausto VII. Padel txapelketako finala Landako kiroldegian.
11:00 Haur parkea Ezkurdin.
11:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin ASEBI elkarteagaz
11:00 Ohe elastikoak, zezen mekanikoa eta jolasak Landako Gunean.
12:00 XXXV. San Fausto zesta-punta txapelketako finalak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
12:00 Kalejira txistulariekin.
12:00 Kalejira DURANGOKO ORFEOIAgaz Alde Zaharretik.
12:00 Poniak eta zaldiak Landako Guneko parkean.
12:00–14:00 Arku-tirorako gunea Landako Guneko parkean.
12:00 Patxin eta Potxin eta “Hondartzan”  ikuskizuna Santa Anan.
12:30 Herri kirolak Ezkurdin.
13:00 Bilbainadak GAUPASA taldeagaz Andra Marian.
17:30 3ZP4!  ikuskizuna Ezkurdin.
18:00 Musika latinoa: ARANTZA ETA PANTXOren emanaldia Andra Marian.
18:00 Magia ikuskizuna txosnetan.
18:30 Kalejira IRULITZA fanfarreagaz Alde Zaharretik.
19:00 Txokolatada txosnagunean jaiak agurtzeko.     
19:30 Patxikotxuri eta jaiei agur esateko kalejira udaletxeko plazatik hasita eta tren-kotxera zaharretaraino.
20:00 Jaien amaiera su artifizialekin tren-kotxera zaharretan.
20:00 Pantxikeri agurra txosnetan.

Urriak 27, zapatua
IV. Durangoko Gau Krosa (Night Urban Race)
19:00 Gau Kros Txikia (Umeentzako lasterketak) Santa Anan.
19:00 Nesken saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ - LAGUNAK SERNAMAN.
19:00 3. mailako areto-futbol partidua Landako Kiroldegian: CD SASIKOA DURANGO - GOIERRI K.E.
20:00 Gau Krosa Santa Anan.
20:00  XXIII. Txistu kontzertua San Agustin Kultur Gunean.

Urriak 28, domeka
10:00-14:00 Truke, bigarren eskuko eta doako azoka Andra Mariko elizpean.
52. Umeen euskal jaia
12:00  Talde guztiak merkatu plazan elkartuko dira, eta ondoren kalejira egingo dute.
12:00 Eskubaloi partidua Landako kiroldegian. Senior maila. IBAIZABAL ESKUBALOI TALDEA – SIDENOR BASAURI ET.
12:00 Errugbi partidua Arripausuetan. Ohorezko B maila. DURANGO NISSAN - GAURSA RT  – BERA BERA RT.
13:00 VI. Argazki txapelketako sari banaketa San Agustin Kultur Guneko sarreran.
17:00 Alardea dantza taldeekin Ezkurdin.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!