Ertibil erakusketarako bisita gidatuak egongo dira

Aritz Maldonado 2018ko urr. 8a, 12:40

Eguenean, hilak 11, gazteleraz egingo da bisita; euskarazkoa, ostera, urriaren 18an izango da. Bi bisitak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Bisita gidatuak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da 94 603 00 20 telefono zenbakira deituta edo museo@durango.eus helbidera idatzita.

Ertibil erakusketa ibiltaria 1983. urtean sortu zen eta pintura, eskultura, grabatzea, argazkilaritza eta DVD-bideoa modalitateak hartzen ditu barne. Aurtengo edizioan, 90 artistek parte hartu dute. Aurkezturiko 124 lanen artetik hamazortzi aukeratu ditu epaimahaiak Ertibil 2018 osatzeko.

Ertibil 2018 erakusketa urriaren 21era arte egongo da ikusgai Durangoko Arte eta Historia museoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!