Giltzurrun transplantea 2014an egin zioten Aguirreri, eta kirolean goi mailan dabil. Unai Aguirrezabalen kasuan, transplantea Izaskun Sevilla bikoteari egin zioten. Bi durangarren hurrengo erronka Marino Lejarreta Klasika izango da. 32 kilometroko erlojupekoan arituko dira beste hiru taldekiderekin batera.Lasterketa horretan profesionaletan aritutako Abraham Olano, Igor Astarloa, Juanma Garate, Reimun Dietzen eta Pavel Tonkov lehiatuko dira, besteak beste.