Aire kutsatuaren kezka kalera aterako dute berriro

Anboto 2018ko urr. 5a, 09:47

Iazko abenduan egin bezala, airearen kalitatearen inguruan sortutako plataformak kontzentraziorako deia egin du. Urriaren 8an (astelehena) izango da, Andra Mariko elizpean, 19:30ean.

Eusko Jaurlaritzak ikerketak egin eta airearen kalitatea ona dela adierazi arren, herritarren kezka ez da baretu. Azkenaldian hainbatek salatu dute hats handia egon dela Durangoko kaleetan. Gainera, Herriaren Eskubideak egun askotan eman dituen neurgailuen datuek kalitate maila onargarria gainditzen izan dute ordu batzuetan, Osasunerako Mundu Erakundearen irizpideak jarraituta.

Alderdi horrek mozioa aurkeztu du udaletan eta Eusko Legebiltzarrean, eskualdean neurgailu gehiago jartzeko eta herritarrak babesteko protokolo bat eskatzeko, besteak beste. Momentuz Durangon eta Legebiltzarrean onartu da. Plataformakoek exijitu dute mozio horiek berehala praktikara eramatea. "Gure agintariei eskatu nahi diegu bai udalean baita Legebiltzarrean onartutako mozioak lehenbailehen aurrera eraman ditzatela. Egoera jasanezin hau ezin dugu gehiago luzatu. Zer arnasten dugun jakin nahi dugu".

.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!