Argazki koloretsua atera dute udaletxeko plazan, kirol elkarteetako kide asko bakoitza bere kamiseta jantzita joan delako. Argazkiaz gainera, akordioa sinatzeko aukera eduki dute bertaratu direnek. Udalak herritar guztiei itunera batzeko deia egin die.
Aitziber Irigoras alkateak eta Pilar Rios alkateordeak irakurri dute mezua. Eraso sexista bako jaiak gura dituztela eta erasoak "gizarte osoaren ardura" direla esan dute. Horregatik, erasorik ikusiz gero, ez onartu edo justifikatu, aurre egin eta inplikatzeko deia egin dute. "Ez dugu erasotzailerik gura gure herriko kaleetan. Senti dezatela gure gutxiespena".