Duela 18 urte hasi ziren txupineroak ekimen hau ospatzen, eta dagoeneko tradizio bihurtu da. 13:00etan Pinondon elkartuko dira, eta bakoitzak txapligo bat jaurtiko du, bere sasoian udaletxetik botatakoa gogoratuz. Hori bai, pregoirik ez dela egongo abisu eman dute. 1976ko jaietatik hona, 42 bat txupinero daude, eta zapatuan 25 inguru agertzea aurreikusi dute bazkaria antolatzen dabiltzanek.