Eskuekin jateko pintxo bat da saritutakoa, bakailua, txangurroa, letxuga gelak eta pil-pila dituena osagai. "Pintxo honek poz handiak eman dizkigu, zaporeei dagokienez orekatua eta pentsatua dago", azaldu dute Kortabitarte anaiek.
Hainbat sukaldarik parte hartu dute lehiaketan, eta aipagarria da Garaiko Aboiz jatetxeko Dani Garcia sukaldariak epaile lanak egin dituela sailkapen fasean.