Berdeagok eta Del Mar y Para el Mar elkarteak antolatu zuten ekintza, eta Sapubike taldeko txirrindularien laguntza eduki zuten. Normalean itsasoan egiten dira horrelako kontzientziazio ekintzak, baina oraingoan mendi inguruetara lekualdatu dute. 60 kilo batu zituzten, gehienak plastikozko materialak, baina baita beira, eta barbakoak egiteko tresna batzuk ere. Durangora bueltatzean, hondakinak zabaldu eta kontainerretan sartzeko sailkatzeko lana egin zuten.