Estazioko lurren urbanizazio proiektua hobetzeko 21 proposamen aurkeztu ditu EAJk

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 28a, 11:38

Durango Helburu ekimenean 120 herritarrek parte hartu dutela jakitera eman du EAJk.

Ekain amaieran Eusko Jaurlaritzako, Durangoko Udaleko eta ETSko ordezkariek trenbide zaharreko urbanizazio plana aurkeztu zuten. Gaur goizean, Mireia Elkoroiribek, 2019ko udal hauteskundeetan jeltzaleek aurkeztuko duten alkategaiak, eta Ander Gorrotxategik, Durangoko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko lehendakariak ekainean aurkeztutako proiektua hobetzeko planteatu diren 21 proposamen aurkeztu dira.

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, herritarren parte-hartzea eta lankidetza sustatu asmoz Durango Helburu ekimena martxan jarri zuten eta ekimen horretan parte hartu duten 120 herritarren 21 proposamen aurkeztu dituzte. "Proiektu hau izango da parerik izango duen eraldaketa prozesua, eta zalantzarik gabe ekarriko dizkigu segurtasun, iraunkortasun eta bizitza kalitate handiagoak”, adierazi du Elkoiribek.

Bestalde, proposamenen artean ondorengoak nabarmendu dituzte, etxebizitzen sustapena era ordenatuan egin dadila, oinezkoentzako bideak eta bidegorriak finkatzea eta hobeto definitzea, trenbideak zeuden orubea urbanitzeako lanak lehenestea... besteak beste.

Horrez gain, trenbidea lur azpitik eramateko jarduera durangarrentzat "oso positiboa" izan dela adierazi du Elkoroiribek. "Udalerria bitan zatitzen zuen trintxera historikoa gainditzea lortu dugu. Horrek gure herrikideen bizitza kalitatea eta segurtasuna hobetzea ekarri du", jarraitu du EAJko zerrendaburuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!