Durangoko Plataforma Feministak indarkeria matxista salatzeko eguenetan egiten duen elkarretaratzea manifestazio bilakatu da, gaur. Bilbon gertatutako Maguette Mbeugouren hilketa matxistak erantzuna izan du Durangoko kaleetan. 2018an Euskal Herrian gertatu diren gainerako hilketa matxistak ere gogoratu dituzte. Eraso sexistarik ez, beste emakume bat eraila zioen protestaren goiburuak.