Bestalde, irailetik azarora bitartean teilatua konpontzeko proiektua egin gura du udalak. Egitasmo horretan zehaztuko dute aurrekontua, exekuzio epea eta obren esleipena.
Udalak azaldu duenez, maiatzean eta uztailean teilatuaren azterketa egin dute kalteak eta segurtasuna baloratzeko. Abuztuan sabaia erretiratuta, brigadak itoginen inbentarioa egin duela aurreratu du udalak. Aste honetan eta hurrengoan behin-behineko konponketak egingo dituzte azpiegitura honen segurtasuna bermatzeko.