Itoginekin hasi dute ikasturtea Durangoko pilota eskolako umeek. Duela egun bi egindako euri apurrak putzuak sortu zituen kantxan. Gurasoak kexu dira frontoiaren egoera dela eta. "Iaz ere itoginekin eta putzuekin entrenatu ziren umeak. Udan obretan egon direnez, arazoa konponduko zela uste genuen. Baina, oporren bueltan, teilatupeko sabaia kendu baino ez dutela egin konturatu gara. Orain, ur gehiago iragazten da kantxara", diote gurasoek. "Neguan baldintza horietan entrenatuko dira umeak pilotan?", galdetu dute gurasoek. Era berean, frontoia "baldina egokietan" mantentzeko eskatu diete udal arduradunei.