Jesica Ruizek Pilar Rios ordezkatuko du Durangoko PSE-EEren alkategai postuan

Markel Onaindia 2018ko ira. 25a, 14:08

Durangoko PSE-EEk jakitera eman duenez, alderdiak badu dagoeneko 2019ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua. Asteburu honetan zehar garatu dute prozesua, Bizkaiko Hauteskundeen Berme Batzordeak onartu duena.

Durangoko batzorde lokalean, instituzio arloko idazkari da Ruiz, eta hemendik aurrera hauteskundeei begira sortuko dituzte lan taldeen gidaritza hartuko du, PSE-EEk oharrean dioenez. Materialeen Zientzian eta Teknologian doktore da Ruiz, eta gaur egun Miñanoko parke teknologikoan lan egiten du, bioteknologian diharduen enpresa batean. 

Aurreko legealdian Pilar Rios egungo alkateordea izan zen PSE-EEren alkategaia, baina azken urteetan ildo bi izan dira alderdiaren barruan, eta uneotan Fernando Castillo buru duenak gidatzen du alderdia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!