Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, neurriko handiko arropak ere izango dira desfilean. Gainera, gozokiak, pastelak eta aseguruak ere izango dira.
Ekitaldia L'Atelier dantza eskolako erakustaldiagaz hasiko dute. Ondoren, desfilerako aukeratutako 50 modeloak oholtza gainera igoko dira. Urriaren 6an SF 40 agentziak Fashion Gauerako modeloak aukeratzeko castinga egin zuen Durangon. Hautaketaren helburua adin guztietako herritarren parte-hartzea bultzatzea izan zen. Hartara, desfilean 15 modelo profesionalek eta 35 hasiberrik parte hartuko dute. "Castinga oso arrakastatsua izan zen", azaldu dute Dendak Bai elkarteko kideek.
Irati Rey Dendak Bai elkarteko ordezkariak gaineratu duenez, deskontu txarteletan gastatzeko 500 euro banatuko dituzte. Txartel horiek eskuratzeko paperak elkartearen bulegoan (Askatasun Etorbidea, 2) edo desfilearen egunean jarriko den kutxan entregatu beharko dira.