Errugbi eskola indartuta abiatu du denboraldia DRTk

Jone Guenetxea 2018ko ira. 23a, 10:30

DRTk errugbi eskola indartzeko apustua egin du denboraldi honetan. 100etik 160 plaza izatera pasatu da taldea.

Jose Ignacio Azurmendi taldearen arduradunak azaldu duenez, iaz 20 ume taldetik kanpo gelditu ziren, lekurik barik. Aurten, taldea haztea erabaki dute. Belaunaldi bakoitzagaz talde bakarra sortzea dute helburu, orain arte belaunaldi bi elkartzen bazituzten ere. Getxok eta Bilbok horrela funtzionatzen dute dagoeneko.
Talde bakoitzean 20 plaza eskainiko dituzte. Oraindik, plaza batzuk libre daude (2012an jaiotakoen taldean, 11; 2011koenean, 3; 2010ekoena beteta dago; 2009koenean, 9; 2008koenean, 4; 2007koenean, 5; 2006koenean, 4; eta 2005ekoenean, 10. Bestalde, talde bakoitzak hiruzpalau monitore izango ditu, eta baita delegatuak ere. Guztira, 40-45 pertsonak jardungo dute taldeetako arduradun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!