Pentsaraztea du helburu Xake ekoiztetxearen obra berriak. Izan ere, Ane, protagonista, bulba duen mutila da. Aitita Julianek opari berezia egin gura dio Ane ilobari bere seigarren urtegunean, eta berarentzat propio eginiko panpina oparituko dio. Panpina horregaz batera, bidaia berezia abiatuko dute Anek eta Julianek, izar magiko baten bila. Bidaia horri esker, Aneren eta Jon aitaren arteko harremana ere berbideratuko da.
Lur Getari Etxegaraik zuzendu du. Gidoia, berriz, Kepa Errastik idatzi du. Errastik aktore lanak egiten ditu obran, Erika Olaizola, Mikel Laskurain eta Nerea Gorritigaz batera.