Jaien barruan, Luhartzek erromeria eskainiko du bihar, 22:30etan. Zapatuan, paella txapelketa hasiko dute eguerdian, eta arratsaldean mus eta igel txapelketa egingo dituzte, besteak beste. Gauean, berriz, Eibarband taldearen eskutik 80. eta 90. hamarkadako musikak entzuteko aukera egongo da.
Domekarako ere hainbat ekintza antolatu dituzte. 13:00tan tortilla txapelketa egongo da eta 17:30ean Angelman sindromearen Durangoko elkartearen aldeko zumba solidarioa. Horrez gain, Berbarok jolasak antolatuko ditu.
Jaiei amaiera astelehenean, irailak 24, emango diete trikitilariekin.