Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideei gerrako materialen erakusketa baimentzea ulertezina iruditzen zaie

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 19a, 08:00

Espainiako Vueltaren harira Polizia Nazionalak jarritako postua salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.

Plataformako kideek prentsa ohar bidez azaldu dutenez, ulertezina iruditzen zaie Durangoko udalak herritarrei leku publiko batean gerrako materialen erakusketa baimentzea. "Durangoko udalak, antolakuntzari Parque Vuelta kokatzeko baimena eman zionean, honen ez zuela izan pentsatu nahi dugu", adierazi dute plataformako kideek. 

Horrez gain, plataformako kideak armen industriaren kontra daudela adierazi dute. "Armen industriaren eta negozio hiltzaileen aurka gaude eta pertsona askoren ihesaldiaren eta sufrimenduaren erantzule zuzenak diren armen erakusketa hau irmoki salatzen dugu", esan dute. Bestalde, giza eskubideak errespetatzen diren mundu baten alde daudela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!