Retabet Bilbao Basket eta RPK Araski taldeek Euskal Kopako titulua defendatuko dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 17a, 14:34

Iraileko azken bi asteburuetan jokatuko dituzte Euskal Kopako partiduak Landakoko polikiroldegian.

Iaz Euskal Kopa berreskuratu zuten urte batzuetako hutsunearen ostean eta indartsu ekin zion aldi berriari. Aurten ere, Euskal Kopa hartuko du Tabirako saskibaloi taldearen egoitzak. "Durango saskibaloiz buztiko da eta beste behin saskibaloiaren gailurra izango da", esan du Aitziber Irigoras alkateak. Bestalde, German Monje Euskadiko federazioko presidenteak Euskal Kopak harrobia bultzatzeko aukera ezinhobea eskaintzen duela esan du.

Gizonezkoen finala irailaren 23an jokatuko da, 12:00etan, eta Retabet Bilbao Basketek titulua defendatzeko aukera izango du. Hala ere, aurreko egunean Saenz Horeca Araberriren kontra jokatu beharko du finalaurrekoa.

Emakumezkoen finala hilaren 30ean jokatuko da, 12:00etan, eta RPK Araskik aukera izango du iazko garaipena lortzeko. Hala ere, gizonezkoak lez aurreko egunean, irailaren 29an finalaurrekoa jokatu beharko dute.

Partidu guztietako sarrerak doakoak izango dira, eta herritarrei dei egin diete partiduetara bertaratzeko, zelaia zalez betetzeko. "Aukera paregabea da txikienei eliteko saskibaloia hurbiltzeko", adierazi du Ina Mendibe Tabirakoko presidenteak. Sarrerak Txukun tabernan hartu ahal izango dira.

Bestalde, ekitaldiaren amaieran Aitziber Irigoras alkateari euskal selekzioko elastikoa eman dio German Monje presidenteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!