Durangoko lantegi batean sortu den sutea itzali dute suhiltzaileek

Joseba Derteano 2018ko ira. 16a, 17:24

Sute txikia izan da eta kalte materialak eragin ditu.

Suhiltzaileek 16:30 inguruan jaso dute abisua. Sute txikia izan da eta bertaratu bezain laster itzali dute. Durangoko Sasikoa kaleko enpresa bateko almazenaren kanpoaldean gertatu da, suhiltzaileek informatu dutenez. Ez du zauriturik eragin, kalte materialak bakarrik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!