'Be Festival' jaialdi entzutetsuko alerik onenak San Agustinen ikusi ahalko dira

Aritz Maldonado 2018ko ira. 12a, 13:15

Hogeita bat emanaldi antolatu ditu kulturguneak urtea amaitu bitartean ikusteko. 

Antzezpen molde berri eta garaikideen jaialdia da Be Festival. Urtero, Birmingham (Erresuma Batua) hirian ospatzen den festibaleko lanik aipagarrienekin bira egiten dute  Europan zehar. "Euskal Herrian bi geldialdi egin ohi dituzte, eta horietako bat Durangon izango da" azaldu du Arantza Arrazola kulturguneko teknikariak. "Antzerkigintzaren norabidea hemen markatzen da", gaineratu du.

Horrez gainera, beste hogei emanaldi ikusi ahalko dira urte amaitu bitartean: antzerkia, magia, musika... Besteak beste, Ander Lipusek zuzenduriko Zazpi Senideko, edota Rezagados obraren berrikusketa (hau, estreinaldian) antzezlanak, 5 magia ikuskizuna (nazioarteko magoekin), edota Maluta, Durangoko gabonetako zirkoa gozatu ahalko dira San Agustinen datozen asteetan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!