Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoan ikusgai egongo da azaroaren 30era arte; irailaren 15ean bisita gidatua egiteko aukera egongo da, eskultore bien eskutik. Maklaren ideia da abiapuntua, eta Oteizaren izen bereko obra multzoagaz lotuta dago; obra ikusten denaz haratago ulertzen laguntzeko baliagarria da proiektua, baita ere.
Orain hiru urte ezagutu zuten Karlos Martinezek eta Javier Arbizuk elkar, egonaldi artistiko batean. Antzeko interesak eta erreferenteak zituztela ikusita, elkarlanean hastea erabaki zuten.