Gaur arratsaldean Dendak Bai merkatarien elkarteak castinga egin du Durango Fashion Gaua desfilearen hirugarren edizioan parte hartuko duten modeloak aukeratzeko. Gazte zein heldu, kameren aurrean jarri eta castingeko jarraibideak bete dituzte. Irailaren 28ko desfilean Durangoko saltokiek 2018ko udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzte, eta pasarela horretan parte hartzea jokoan dute.