Geu Beren aldeko ekintza solidarioa egingo dute Durangon, Vuelta pasatzen den egunean

Markel Onaindia 2018ko ira. 6a, 12:03

Caja Rural-Seguros RGA taldearen eskutik etorri da ekimena. Hilaren 12an Ezkurdin bizikleta estatiko bi ipiniko dituzte, eta jendeak bertan egiten duen kilometro bakoitzeko 3 euro emango dizkio Caja Ruralek Geu Beri. 16:30etik 19:30era izango da ekintza solidarioa. 

"Geu Ben badakigu bidea hobeto egiten dela lagunduta, dela oinez zein bizikletan, eta horregatik, kolaboratu gura duten denak bertara etortzera animatzen ditugu", esan dute elkarteko kideek. 

Egun horretan Oizen amaituko da etapa, baina Durangon ere garatuko dira lasterketagaz zerikusia duten ekintzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!