7 kartel aukeran, San Fausto jaiak iragartzeko

Markel Onaindia 2018ko ira. 6a, 09:51

32 kartel aurkeztu dituzte sanfausto jaiak iragartzeko lehiaketara, eta epaimahaiak horietatik 7 finalista aukeratu ditu. Herritarrek irailaren 12ra arte eman ahalko dute euren gustukoenaren aldeko botoa.

Hilabete pasatxo falta da Durangoko jaiak hasteko, eta azken txanpa honetan, kartela aukeratzeko unea heldu da. Herritarrek lotura honetan eman ahal dute botoa. Irabazlearen berri irailaren 14an emango dute. Jaiak urriaren 11tik 21era bitartean ospatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!